Datuen Babeserako Araudi Orokorreko 13. artikulua betez (Europar Batasuneko Arautegia 2016/679), honako informazioa ematen dugu euskaraldia.durangaldea.eus webgunearen bidez jasotzen diren datuen tratamenduari dagokionez:
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?
DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOA
P4800001B
Laubideta, 6 48200, Durango
94 623 25 22
euskera.mdurango@bizkaia.org
Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak DURANGALDEAN EUSKARAREN ERABILERA AREAGOTZEKO EGINGO DEN ‘EUSKARALDIA’ IZENEKO EKIMENERAKO erabiliko ditu.
Zenbat denboraz gordeko dira datuak?
Zure datuak horiek kentzea agintzen ez duzun bitartean DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOAREN EUSKARA fitxategian gordeko dira.
Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?
DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOAK euskaraldia.durangaldea.eus webgunearen bidez jasotako datuen tratamendua egiteko oinarri legala honako hau da:
a. Izena ematerakoan eman diguzun berariazko baimena.
Nori utziko zaizkio zure datuak?
Datu emaileak baimena ematen du DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOAK datuok EUSKARALDIAren ekimenean parte hartzen duten beste erakundeei uzteko, beti ere EUSKARALDIA ekimenaren xedetarako; hala nola EUSKARALDIAKO KOORDINAZIO MAHAIARI, eta EUSKALTZALEEN TOPAGUNEARI. Era berean, datu-emaileak baimena ematen du datuok SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRARI utz dakizkion ikerketa xedetarako.
Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:
Sarbide eskubidea: Datu-emaileak DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOARI emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.
Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOARI berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.
Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOARI bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.
Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOA bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOAK soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOARI eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOAK soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Eramateko eskubidea: Datu-emaileak DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOARI bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.
Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.
Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)
Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOAREN posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.